XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Maria gure Ama da

Salbatzeko, ez da aski untsa hastea, iraun da behar, eta bururaino heldu.

Mariaren zerbitzari handienetarik batek dio: baratu gabe Jainkoaren Ama zerbitzatzen, maithatzen eta othoizten badugu, salbamendua segura dugula.

Ama Birjinak lehenik ukhatuko gituelako beldurrik ez dugu zeren ukhan, dio saindu berak.

Bainan beldur izaiteko dugu gu gitazkeela aski esker gabeak emeki emeki haren zerbitzatzetik gibeltzeko.

Zombatak untsa hasirik, bidean gelditu beitira!.

Bizkitartean bururaino irauten duena da bakharrik salbatuko.

Dudarik gabe anhitz munta du untsa hastea, eta untsa hasteak aintzina jarraikitzeko esperantza emaiten du, hala da; bainan salbatua delako segurtamena, bururaino heltzen denak duke bakharrik.

Zu, Maria, untsa hasi zinen, eta hala hala iraun duzu bururaino.

Eta ez har-uzka, bainan behinere gibel behatu gabe bethi zure sailari jarraiki zira, eta orai hor zaude zure Seme Jaunaren eskuinean, eta bethi gure ararteko.

Ochala! nik ere zuk bezela egin ukhan banu!.

Ordean ez; untsa hasi ondoan, zombat aldiz etzaut dolutu? Zombat aldiz ez niz bidean gelditu?.